2010/05/12

Neguko kirolak: Eskien gainean mugarik ez

      
Gabezia fisiko edo sentsorial larriak nozitzen dituzten pertsonek ere goza dezakete elurretako kirolen praktikaz
Pistan, eskiatzailea eserita, eski bakarraren gainean jira eta biraka ikustean edo, bikote batek elurretan bi lerro paralelo perfektu uzten dituenean, itsu-mutilaren arrastotik... geuk ere horrelako teknikaren jabe izan nahi genukeela pentsatu izan dugu askotan.

Horrelakoetan onartu beharrean gaude: kirolak berdindu egiten gaitu denok edo, hobeki adierazteko, esfortzua egiteko gaitasunaren arabera sailkatzen gaitu. Horrek ez du inongo zerikusirik mugapen motor, sentsorial edo intelektualekin.