2010/05/12

Ariketa fisikoa: Gaur-gaurkoenak, forman egoteko. Borroka-arteak musika erritmoan: Body Combat

       Gimnasia plegu berriak agertzen ari dira etengabe, era atseginean osasuna hobetzeaz kezkatuak dauden pertsonen eskakizunari erantzunez.

Forman egoteko alternatiba berriak bilatzen ditu geroz eta pertsona gehiagok. Beste herrialde batzuetatik (AEBetatik, adibidez) ekarrita, gimnasioaren moda -horrela deritzote soziologo batzuek- behin betirako finkatua dago Espainian: egun, hamar espainiarretatik seik praktikatzen dute kirolen bat. Estresari ihes egin eta egoera fisikoa, osasuna edo itxura hobetzea dira kirol zentroren batera ohi doazen pertsonek jartzen dituzten arrazoi nagusietako batzuk.

Borroka-arteak musika erritmoan

Body combat.

Entrenamendu aerobikoa, erresistentzia eta malgutasuna konbinatzen dituen programa honetan boxeo, kickboxing, karate, tai-txi, taekwondo, muay thai eta beste hainbat borroka-artek berariazkoak dituzten teknika eta mugimenduak baliatzen dira, efektu bereziez apainduriko musikaren erritmoan gauzatuko den saio kolektiboan. Ukipen fisikorik ez dagoen arren -ispilu aurrean praktikatzen baita- ukabilkadak eta ostikadak eman behar dira, borroka eta entrenamenduak simulatuz.