2010/05/12

Arnasketa: Oxigenoa hartzeko modurik egokiena

       Arnasketa zuzen eta osoa egiteko, onuraz beteriko teknika soila ikasi behar.

Gaitz askoren prebentzioak -endekapenezko gaixotasun kronikoenak, batik bat-, pixkanaka osasuna galarazten diguten ohitura auto-suntsitzaileak aldaraztea agintzen du.

Ariketa egin dezagun, hobeki elika gaitezen eta beste hamaika aholkatzen digute baina oso gutxitan ematen digute aholkurik osasun ona mantentzeko funtsezkoa den aspektu bati dagokionez: egokiro arnasteaz, alegia.

Luze bizi gaitezke jan gabe, egun batzuk edan gabe, baina arnasarik hartzeke minutu gutxi batzuk baizik ez. Oxigenoaren menpeko dugu bizitza.