2010/05/13

Sorbalda minbera: marruskadurazko tendinitisa. Tratamendurik gabe senda ezin daitekeen lesio kronikoa

Sorbalda minbera esaten zaio koadro kliniko honi eta mina eta sorbaldaren mugikortasuna mugatzea eragiten ditu.

Gero eta kontsulta gehiago eginarazten du, gainera: biztanleriaren %4-%7 dago afekzio horrek jota, eta gizonezkoak izaten dira gehienetan. Pixkanaka-pixkanaka sortzen da: mugimendu jakin batzuk egindakoan edo gauez jartzen da mina hasieran. Baina min arina izaten denez, ez zaio behar bezala erreparatzen, harik eta egun batean mina latzagoa edo mugikortasun falta nabariagoa egiten den arte. Patologia luzea da, kronikoa, eta batzuetan kirurgiara jo behar izaten da. crónica y que en ocasiones precisa de intervención quirúrgica.