2010/05/13

Heimlichen maniobra: Azkar eta oso lasai jokatu behar da

Maniobra erraz hau ezagutzeak bizia salba dezake, eztarrian zer edo zer trabatzeak lauzpabost minutuan heriotza ekar baitezake.

Airebideak zerbait trabatu delako ixtea uste baino gehiagotan gertatzen da. Pertsona edadetuengan jatean gertatu ohi da, ohiz kanpokoa da objekturen bat izatea, baina haur eta jaioberriengan ahoan sartutako edozein objektu txikik airebideak trabatzearen koadro dramatikoa ekar dezake eta, garaiz eta zuzen tratatu ezean, heriotza ekar dezake.

Eztarria trabatu zaion pertsonari ez bazaio lauzpabost minuturen buruan laguntzen, inguruan eskuarki medikurik izaten ez denez eta biktima erietxe batera eramateko denborarik izaten ez denez, maniobra samur hau ezagutzeak bizia salba dezake.