2010/05/13

Pilates metodoa: Muskuluak indartu, burua sendotu


Indarra, erresistentzia eta malgutasuna buru-kontrolarekin konbinatzen dira ariketa hauetan.

Lehen Mundu Gerran Joseph Pilates fisioterapeuta alemaniarrak, soldadu lesionatuak birgaitzeko hainbat ariketa mantso eta kontrolatuek osaturiko metodoa asmatu zuen. Bera preso harturik, denboran zehar indarra, erresistentzia eta malgutasuna buru-kontrolarekin konbinatzen zituen gimnasia metodo hura bere buruari aplikatu eta beste 500 ariketa erantsi zizkion.