2010/05/12

Kristalezko meniskoak

      
Belaunak jasotzen duen kargaren %40 inguru meniskoek hartzen dute; kartilago hauek denboraren joana eta kirol-praktika intentsua biziki nozitzen dituzte.

Higadura urteek aurrera egin ahala eta traumatismoak, kirola praktikatzearen ondorioz, gazteen artean. Bizitzako gorabeherak belaunek orokorki eta hauetako funtsezko elementu diren meniskoek, bereziki, nozitzen dituzte beste ezerk baino areago. Horien egoera onak gure egonkortasuna eta ibileraren kalitate ona baldintzatzen ditu. Horra hor, hankabiko izatearren ordaindu behar dugun prezioetako bat.