2010/05/12

Tendoietako mina

       Hezurraren eta muskuluaren arteko loturak are eta mingarriago bihurtzen dira adinean aurrera goazela eta esfortzu larriak egiten ditugunean.

Oraingo molestia horiek min kroniko bilaka daitezke
Besaburuan, ukalondoan, eskuturrean... mina. Baita belaunean edo orpoetan, akaso.

Ez omen dago horiek zuritzen dituen kausarik, dagoeneko gogoan ez dugun esfortzu latz hura edo luzaro mugimendu berdin-berdinak errepikatzea.

Tendinitisa (tendoiaren hanpatze mingarria) izan daiteke horren kausarik normalena.