2010/05/07

Haur ergonomia: Bizkarrak adin guztietan ematen du min: haurren gorputz jarrera desegokiak

Mutilen erdiek eta nesken % 70ek bizkarreko mina izaten dute, eta arazoa larriagotu egiten da eskola garaian
Hain gazte eta bizkarreko mina? Nola liteke mutilen erdiak eta nesken % 70 bizkarreko minez egotea 15 urte bete aurretik ere? (Espainiako datuak dira).

Badira hiru arrazoi, behintzat, hori hala izan dadin: haurrek ariketa gutxi egiten dute, aulkian gaizki esertzen dira eta, hau da deigarriena, bizkar zorro pisutsuak erabiltzen dituzte oso (sei urtetik gorako hiru ikasletik batek bere pisuaren % 35 eramaten du zorroan).

Pertsona zenbat eta gazteagoa den, orduan eta malguagoa dauka hezurdura, eta, ondorioz, bizkarrean zama gehiegi hartzen badu eta gorputz jarrera desegokietara ohitzen bada, jarrera horiek ezin aldatu izango ditu hazi ahala, eta bizkarreko min kronikoak edukiko ditu.

DESCARGAR  PDF