2010/06/09

Gorputzaren higienea: Dutxa: egunean behin aski, hortik aurrera gaizki

Egunean behin baino gehiagotan dutxatzea edo azalaren berezko PH-a aldatzen duten xaboiak erabiltzea kaltegarria izan liteke, larruazaleko gaixotasunak sortzeraino.


Goizean guztiz ernatzeko, ilunabarrean gorputza lo-bidean jartzeko, edo, besterik gabe, gogoak eman digulako... ohiko gauza da guretzat dutxa hartzea, eta pentsatu ere ez dugu egiten horrek kalteren bat ekar lezakeen edo ez.

Eta itxuraz, ez da gure kontua soilik. Espainian, lau lagunetatik hiru egunean behin dutxatzen dira, gutxienez. 5-10 minutu egiten omen dituzte ur azpian, eta gela eta esponja erabiltzen omen dituzte nagusiki. Iaz egindako inkesta batzuen emaitzetatik atera ditugu datu horiek.

Txorrotak egiten dituen etxe batek egin zuen galdeketa, espainiarrek dutxatzerakoan zein ohitura dituzten jakiteko.

DESCARGAR  PDF