2010/05/18

Abentura-kirola. Hobetzeko modukoa: segurtasunean, asko; erosotasunean, aski

Motxila bizkarrean, naturan baitako mendizaleak mendian oldeka sartu eta txangoan ibili dira belaunaldi askotan, hau da, egun trekking deitzen den horixe praktikatuz.

Oinezko ibilaldiaren ostean eskia, alpinismoa, hipika, txirrindularitza eta bela etorri ziren ondoren. Tradiziozko jarduera horiei, egun, beste batzuk erantsi zaizkie: moderno hauen funtsa, inondik ere, denbora-tarte motz batean kirol jarduera jakin bati ahalik eta zuku gehien ateratzea da, jarduera horiek berezkoa duten arriskua eta ondoriozko beldurra gainditzea pizgarri izaki. Ibai eta arroilak jaistea, parapente edo delta hegoan paseatzea, puenting edo rafting kirola praktikatzea, bakanen bat baizik ez aipatzearren, egungo kirolen zerrendako osagai berriak dira. Urterik urte ugaltzen da jarduera horien zaletuak, eskarmentua eta monitoreak eskaintzen dituen enpresa aritu eta aditu baten eskutik, gehientsuenetan.