2011/04/22

Ariketa fisikoa: Gaur-gaurkoenak, forman egoteko. Baloia, klabea: Fit Ball.

Gimnasia plegu berriak agertzen ari dira etengabe, era atseginean osasuna hobetzeaz kezkatuak dauden pertsonen eskakizunari erantzunez

Baloia, klabea

Fit ball.

Entrenamendu honetan funtsezko elementua fit ball (pilota suitzarra) izeneko baloi erraldoia da, bera ardatz harturik egiten baitira ariketa guztiak. Kirol honen berrikuntza nagusia hau da: mugimendu bakoitzean muskulu bakarra indartzea helburua duten beste ariketek ez bezala, fit ball-ek aldi berean muskulu asko lantzen ditu; horri esker, ariketa fisikoa errazkiago pairatzea laguntzen duen oreka ere lantzen da hemen.