2011/04/22

Ariketa fisikoa: Gaur-gaurkoenak, forman egoteko. Capoeira, Body Balance, Pilates

Gimnasia plegu berriak agertzen ari dira etengabe, era atseginean osasuna hobetzeaz kezkatuak dauden pertsonen eskakizunari erantzunez.

Gogoa eta gorputza

Capoeira.

Brasilen jatorria duen borroka-dantza hau borroka-arteetatik eta dantzatik erdibidean dago, bietan zangalatrau.

Musikaren konpasean, lehiakideak etengabe mugimenduan dabiltza, eraso, defentsa eta saiheste ariketak simulatuz.

Mugimenduak animalienen imitazioak dira, biziki erritmikoak.

Body Balance

Pilates metodoaren postura-zuzentasuna, yogako posturak eta tai-txi-ko mugimendu harmoniatsu leunak konbinatzen ditu, malgutasuna, oreka eta indarra batera lantzeko.

Pilates

Metodo honen oinarrian kontrolpeko ariketa mantsoen multzo bat datza. Lurrean praktikatzen da, berariazko makinekin, profesional baten begiradapean, eskolan ikasle bakarra edo talde txiki-txikia izaki. Gutxitan errepikatuz, ariketak zehazki egitea da helmuga. Arnasketa, kontzentrazioa, kontrola, lerrokadura, arintasuna dira Pilates metodoaren funtsezko beste ezaugarri batzuk.