2011/04/22

Elikadura-heziketa eta eskola: Ikastea beti da osasungarri

Elikadura arloko heziketa eskolatik harago doa, eta nahitaezkoa da familiek ere esku har dezaten.

Indar handia egin da azken urteetan haurrek hobeto jan dezaten, dieta osasungarri eta orekatua egin dezaten, baina datuei erreparatzen badiegu, ez da aski izan, nonbait.

Europan, 22 milioi haurrek behar baino gehiago pisatzen dute (hirutik batek), eta bost milioi baino gehiago gizenak daude. Zer jaten duten jakinda, ulertzekoa da hala egotea: jaki gozoak eta gantz askokoak erruz, eta fruta eta barazki freskoak ia batere ez. Gainera, ariketa fisikorik ez dute egiten askok eta askok, eta horrek ere badu eragina noski.

DESCARGAR   PDF