2011/04/21

Hiri-kirola: Patinajea eta Footinga

Ariketa fisikoa sarri eta elikadura orekatua, osasun onaren lagun minak

Patinajea

Onurak. Ikerlan zenbaitek frogatu dutenez, "lerroko" patinajea korrika ibili edo txirringan korritzea bezain mesedegarria da osasunarentzat.

Eginiko probek erakutsi zutenez, hogeita hamar minutuan tamainako abiadura egonkorrean patinatzen ibiliz gero, organismoak batez beste 285 kaloria erretzen ditu, bihotza 148 taupadako erritmoan dabilela.

Patinajeak aldaka, izter eta bernetako muskuluak ez ezik, beso eta besaburuetakoak ere errazkiago garatzen ditu, abiadura handiagoan patinatzen denean goiko atalei eragiten zaielako.