2011/04/21

Hiri-kirola: Oinez ibiltzea

Ariketa fisikoa sarri eta elikadura orekatua, osasun onaren lagun minak

Oinez ibiltzea

Onurak. Zangoetako malgutasuna areagotzen, indarra eta nekearen aurreko erresistentzia handitzen eta odol zirkulazioa hobetzen du. Gainera, pertsona helduagan diabetesaren hasiera geroratzen du, artrosia nozitzen duten junturetako mina, muskuluetakoa eta bizkarraldekoa arintzen du. Hezurrak sendotzen ditu, osteoporosiari (hezurra harrotu eta ahultzea) saihets eginez. Tentsioa askatu eta estresa arintzeko ere komeni izaten da oinez ibiltzea; areago, hobeto lo egiteko eta idorreriari borroka egiteko ere eraginkorra da oinezko ariketa hau.