2011/04/21

Ur-kirolak: Olatuen arteko haize gozoa sentitzea

Ur-kirolak urte guztian zehar praktikatzen dira, baina orain, udan, neguko eguraldi-baldintzen mugarik gabe goza daiteke kirol mota horretaz.

Jakinekoa da eguzkiak eta oporrek edozertarako egokiera eskaintzen dutela eta zer esanik ez abentura gogoz kirol-disziplina hauetan (windsurf, bela, uretako motor, kayak, urpekaritza eta abarretan) murgiltzeko.

Estatu espainiarrean kirol hauetan federatuta daudenen kopurua gaur egun 500.000 kirolaritara iristen dela kalkulatzen da, baina datu hori ez da guztiz erreala, zaletasun hori beren kontura praktikatzen dutenak ez baitaude hor sartuta.

 Hala ere, bela da, windsurfaren eta urpekaritzaren aurretik, jarraitzaile gehien duen ur-kirola eta Kataluniako ikastetxe batzuk Heziketa Fisikoko ikasgai gisa sartu dute espezialitate hori.