2011/04/21

Zikloturismoa: Pedalei eragitea zaletasun

Dagoeneko ez gara harritzen gure errepideetan zehar adin guztietako eta gorpuzkera ezberdineko zikloturistez osatutako taldeak bizikletaren gainean ikusita.

Izan ere, gero eta ohikoagoa da bi gurpilen zale hauen "tropelak" bidean aurkitzea, larunbat eta igande goizetan batez ere; bizikletaren gainean kirol pixka bat egiteko eta kruzeroko abiaduran ematen dute denbora librea.

 Ez da lehiarik, ondo pasatzea, oxigenoa hartzea eta gure gorputz nagiari sedentarismoaren aurrean ez dugula amore emango eta kirolerako prestazioak ere eskatzen dizkiogula gogoraraztea da helburu bakarra.