2010/05/13

Mendiko bizikletak

Kondairak dioenez, 70eko hamarkadan Estatu Batuetan lurrezko bideetan zehar bizikletaz ibiltzen hasi zen lagun talde bat.

Ideia Europara esportatu zen eta ziklo kroseko bizikletetara egokitu, bizikleten hagun meheen ordez zabalagoak jarri eta pisua gehituta, makinarengan kontrol handiagoa eta mendian azkarragoa izatea lortzeko.

"Etxeko" modelo haietan abiatu zen mountain bike edo mendiko bizikleta izendatu zen bizikleta kontzeptu berriaren jatorria. Horren arrakastaz ez dago inolako zalantzarik dagoeneko: 1985az geroztik mundu guztian saldutako bizikleten %60 mendikoak dira, lurrezko bide edo bidexkatan zehar horien erdia baino ibiltzen ez bada ere.