2010/05/13

Oinetako egokiak: oinekin aukeratu behar da, ez begiekin

Juanikoteak, behatzetako deformazioa, kailuak, belauneko minak, oinetako desegokiak erabiltzearen ondorio baino ez dira izaten sarri.

Alde batetik bestera eraman eta egun osoan zehar gure pisuari eusten diote, sarritan takoi larregi, horma estuegi edo punta zorrotzegiarekin gainera, eta horrek lesio konponezinak eragin ditzake luzera. Eta hala ere, oso arreta gutxi eskaintzen diegu oinei, beste gorputz atalei baino gutxiago behintzat, gure osasunean eta ongizatean zenbaterainoko garrantzia duten ohartu gabe.

Gure organismoari oinarria eta euskarria ematea da oinen funtzioa, baina mugitzeko eta gelditzeko, ekintza erritmikoak egiteko, propultsiorako eta talkak moteltzeko eta orekari eusteko ere erabiltzen ditugu. Oso organo espezializatua dugu, beraz, eta bereziki zaindu eta arreta eskaini behar zaio. Eta oinetako egokiak erabiltzea da horretarako lehen urratsa.