2010/05/13

Haurtzaro eta nerabezaroan kirola egitea: Onuragarria, garapen fisiko eta pertsonalerako


.
Gaixotasunak prebenitzen laguntzeaz gain, frogatuta dago maiztasunez kirola egiten duten nerabeek droga gutxiago kontsumitzen dutela.

Asko eztabaidatu izan da kirolak haurren hazkundean duen eraginari buruz. Zenbait adituk organismoarengan izan ditzakeen kalteak aipatu izan ditu, haur baten gorputza delikatua izanik eta hazkunde-prozesu betean aurkitzen denez, entrenamendu gogorregiek eta halabeharrez gertatzen diren kolpe txikiek gorputzarengan eragin negatiboa izan dezaketelakoan.

Baina inork ez du hori frogatzerik lortu, baina bai txikitatik maiztasunez kirola egitearen abantailak.