Gainera, ia denok miresten dugun pertsona hori zentzuduna izaten da, konbentzitzen dakiena eta limurtzailea baina, horregatik, ez da agintekerian erortzen eta ez ditu besteen iritzi edo emozioak gutxiesten.
AleWebBloga
DBH eta Batxilergo-ko Gorputz Hezkuntzaren Curriculumarekin erlazionaturik dauden artikuluen Bloga.
2011/04/22
Hitzezkoa ez den lengoaia: Gizarterako trebetasunak. Harremanetarako gaitasuna artea da
Ariketa fisikoa: Gaur-gaurkoenak, forman egoteko. Baloia, klabea: Fit Ball.
Gimnasia plegu berriak agertzen ari dira etengabe, era atseginean osasuna hobetzeaz kezkatuak dauden pertsonen eskakizunari erantzunez
Baloia, klabea
Fit ball.
Entrenamendu honetan funtsezko elementua fit ball (pilota suitzarra) izeneko baloi erraldoia da, bera ardatz harturik egiten baitira ariketa guztiak. Kirol honen berrikuntza nagusia hau da: mugimendu bakoitzean muskulu bakarra indartzea helburua duten beste ariketek ez bezala, fit ball-ek aldi berean muskulu asko lantzen ditu; horri esker, ariketa fisikoa errazkiago pairatzea laguntzen duen oreka ere lantzen da hemen.Ariketa fisikoa: Gaur-gaurkoenak, forman egoteko. Capoeira, Body Balance, Pilates
Gimnasia plegu berriak agertzen ari dira etengabe, era atseginean osasuna hobetzeaz kezkatuak dauden pertsonen eskakizunari erantzunez.
Capoeira.
Brasilen jatorria duen borroka-dantza hau borroka-arteetatik eta dantzatik erdibidean dago, bietan zangalatrau.Musikaren konpasean, lehiakideak etengabe mugimenduan dabiltza, eraso, defentsa eta saiheste ariketak simulatuz.
Mugimenduak animalienen imitazioak dira, biziki erritmikoak.
Body Balance
Pilates
Elikadura-heziketa eta eskola: Ikastea beti da osasungarri
Indar handia egin da azken urteetan haurrek hobeto jan dezaten, dieta osasungarri eta orekatua egin dezaten, baina datuei erreparatzen badiegu, ez da aski izan, nonbait.
Europan, 22 milioi haurrek behar baino gehiago pisatzen dute (hirutik batek), eta bost milioi baino gehiago gizenak daude. Zer jaten duten jakinda, ulertzekoa da hala egotea: jaki gozoak eta gantz askokoak erruz, eta fruta eta barazki freskoak ia batere ez. Gainera, ariketa fisikorik ez dute egiten askok eta askok, eta horrek ere badu eragina noski.
DESCARGAR PDF
2011/04/21
Kirolariaren elikadura: Dieta egokiak emaitza optimizatzen du
Dietak orekatua behar du izan, eta moldatuta egon behar du kirolari bakoitzaren beharren, ariketa motaren eta iraupenaren, une jakinaren (prestaketa edo lehiaketa) eta egiten den baldintzen arabera.
Zikloturismoa: Pedalei eragitea zaletasun
Izan ere, gero eta ohikoagoa da bi gurpilen zale hauen "tropelak" bidean aurkitzea, larunbat eta igande goizetan batez ere; bizikletaren gainean kirol pixka bat egiteko eta kruzeroko abiaduran ematen dute denbora librea.
Ez da lehiarik, ondo pasatzea, oxigenoa hartzea eta gure gorputz nagiari sedentarismoaren aurrean ez dugula amore emango eta kirolerako prestazioak ere eskatzen dizkiogula gogoraraztea da helburu bakarra.

Ur-kirolak: Olatuen arteko haize gozoa sentitzea
Jakinekoa da eguzkiak eta oporrek edozertarako egokiera eskaintzen dutela eta zer esanik ez abentura gogoz kirol-disziplina hauetan (windsurf, bela, uretako motor, kayak, urpekaritza eta abarretan) murgiltzeko.
Estatu espainiarrean kirol hauetan federatuta daudenen kopurua gaur egun 500.000 kirolaritara iristen dela kalkulatzen da, baina datu hori ez da guztiz erreala, zaletasun hori beren kontura praktikatzen dutenak ez baitaude hor sartuta.
Hala ere, bela da, windsurfaren eta urpekaritzaren aurretik, jarraitzaile gehien duen ur-kirola eta Kataluniako ikastetxe batzuk Heziketa Fisikoko ikasgai gisa sartu dute espezialitate hori.

Hiri-kirola: Oinez ibiltzea
Ariketa fisikoa sarri eta elikadura orekatua, osasun onaren lagun minak
Oinez ibiltzea
Onurak. Zangoetako malgutasuna areagotzen, indarra eta nekearen aurreko erresistentzia handitzen eta odol zirkulazioa hobetzen du. Gainera, pertsona helduagan diabetesaren hasiera geroratzen du, artrosia nozitzen duten junturetako mina, muskuluetakoa eta bizkarraldekoa arintzen du. Hezurrak sendotzen ditu, osteoporosiari (hezurra harrotu eta ahultzea) saihets eginez. Tentsioa askatu eta estresa arintzeko ere komeni izaten da oinez ibiltzea; areago, hobeto lo egiteko eta idorreriari borroka egiteko ere eraginkorra da oinezko ariketa hau.Hiri-kirola: Patinajea eta Footinga
Patinajea
Onurak. Ikerlan zenbaitek frogatu dutenez, "lerroko" patinajea korrika ibili edo txirringan korritzea bezain mesedegarria da osasunarentzat.Eginiko probek erakutsi zutenez, hogeita hamar minutuan tamainako abiadura egonkorrean patinatzen ibiliz gero, organismoak batez beste 285 kaloria erretzen ditu, bihotza 148 taupadako erritmoan dabilela.
Patinajeak aldaka, izter eta bernetako muskuluak ez ezik, beso eta besaburuetakoak ere errazkiago garatzen ditu, abiadura handiagoan patinatzen denean goiko atalei eragiten zaielako.
Kirolaren onurak gaztetxoentzat: Kirolak egin gaitzake taldeko
lagundu egiten du haur eta nerabeen garapen psikologikoa eta soziala
Pertsona helduentzat osasun iturri da kirola, pisuari eta sasoiari eusteko bitartekoa; haur eta nerabeentzat, berriz, sozializatzeko eta integratzeko bide bat ere izan daiteke.
Modu osasungarrian eginez gero, kirolak aukera ematen du pertsonen arteko harremanak jolas testuinguruan lantzeko, eta lagungarria gertatzen da, halaber, autoestimua hobetu eta nork bere buruan segurtasun gehiago edukitzeko.
Gurasoek eta profesionalek lan handia dute egiteko haur eta gazteekin, haiei ulertarazteko kirola egitea ez dela lehia sustatzeko sistema batean sartzea, ezpada taldean jolas egiteko biltzea.

Bizkarreko mina: Tratamendu eta prebentzio gisa: luzatze-ariketak, hoberena
Kaltea bereziki jasaten duen kolektiboa, osteoporosiak jotako emakume menopausikoak dira. Bizkarreko mina, herritar gehientsuenen gaitza izateaz gainera, osasun-arazo larria da eta laneko bajen %16 inguru eragiten du, lunbalgia, dorsalgia eta zerbikalgiak direla medio. Sorbalda izenaz ezagutzen dugun puska horren barnean bizkarrezurraren hiru tarte aurkitzen ditugu, zeinek bere "nortasun" berezi-berezia duena: lepoaldekoa, dortsala eta gerrialdekoa.
2011/04/20
Aurkezpena
KAIXO: Zure Gorputz Hezkuntzako Irakaslea naiz
¡Ongi etorri!
Blog honetan gure ikasgaiaren artikulu interesgarriei lotura asko jaso ditut, gehien gustatzen zaizuna aukera diezakezun eta dagokio lana egin dezazun.
Ikus dezakezunez, informazioa atal desberdinetan duzu:
- Jarduera Fisikoa eta Osasuna: Gorputz-higienea eta ekipazioa, Jarduera Fisikoa eta Osasuna, Lehen Laguntzak eta lesio prebentzio neurriak ...
- Egoera Fisikoa: Kualitate Fisikoak (Malgutasuna, Indarra, Erresistentzia, Abiadura), Egoera Fisikoa, Test Fisikoak ...
- Banakako Kirolak: Atletismoa, Tenisa, Badmintona, Aerobika, Irristaketa ...
- Taldeko Kirolak: Boleibola, Saskibaloia, Futbola, Eskubaloia, Floorballa ...
- Jolas eta Alternatibo Kirolak: Betiko Jolasak, Indiaka, Soka-salto, Malabarrak ...
- Jarduera Fisikoak Naturan: Eskalada, Eskia, Arrauna, Orientazioa, ...
- Dantza eta Gorputz Adierazpena: Esukal Dantza, Dance Line, Gorputz Adierazpena ...
2010/06/09
Gorputzaren higienea: Dutxa: egunean behin aski, hortik aurrera gaizki
Goizean guztiz ernatzeko, ilunabarrean gorputza lo-bidean jartzeko, edo, besterik gabe, gogoak eman digulako... ohiko gauza da guretzat dutxa hartzea, eta pentsatu ere ez dugu egiten horrek kalteren bat ekar lezakeen edo ez.
Eta itxuraz, ez da gure kontua soilik. Espainian, lau lagunetatik hiru egunean behin dutxatzen dira, gutxienez. 5-10 minutu egiten omen dituzte ur azpian, eta gela eta esponja erabiltzen omen dituzte nagusiki. Iaz egindako inkesta batzuen emaitzetatik atera ditugu datu horiek.
Txorrotak egiten dituen etxe batek egin zuen galdeketa, espainiarrek dutxatzerakoan zein ohitura dituzten jakiteko.
DESCARGAR PDF
2010/05/18
Abentura-kirola. Hobetzeko modukoa: segurtasunean, asko; erosotasunean, aski
Oinezko ibilaldiaren ostean eskia, alpinismoa, hipika, txirrindularitza eta bela etorri ziren ondoren. Tradiziozko jarduera horiei, egun, beste batzuk erantsi zaizkie: moderno hauen funtsa, inondik ere, denbora-tarte motz batean kirol jarduera jakin bati ahalik eta zuku gehien ateratzea da, jarduera horiek berezkoa duten arriskua eta ondoriozko beldurra gainditzea pizgarri izaki. Ibai eta arroilak jaistea, parapente edo delta hegoan paseatzea, puenting edo rafting kirola praktikatzea, bakanen bat baizik ez aipatzearren, egungo kirolen zerrendako osagai berriak dira. Urterik urte ugaltzen da jarduera horien zaletuak, eskarmentua eta monitoreak eskaintzen dituen enpresa aritu eta aditu baten eskutik, gehientsuenetan.
Berotze ariketak egitea
Berotzea entrenamenduaren zati garrantzitsua da, gorputza (giharreak, tendoiak, artikulazioak eta zirkulazioa) prestatu egiten baititu, ariketarako.
- Lehenik eta behin, garrantzitsua da urte guztian zehar kirola egitea, osasuna eta sasoia hobetu egingo baititugu horrela. Adin guztietarako daude kirol egokiak. Hala ere, kontsulta ezazu medikuarekin zuretzat egokiena zein izan daitekeen.
- Arretaz egin kirola, mugimendu zakar eta tirakadarik egin gabe eta gorputza behartu gabe. Laster hartuko duzu flexibilitatea.
- Egizu korrika hiru minutuz, astiro, tonu muskularra hartu eta kirolerako mentalizatzeko .
2010/05/13
Belauneko mina: "Gaizki diseinaturiko" artikulazioa nola zaindu
Nork ez du noizbait belauneko mina izan? Artikulazio horrek ibiltzeko, korrika eta salto egiteko, makurtzeko, kukubilko jartzeko.
Aukera ematen digu; azken batean, hamaika tentsio eta presio jasanez, ekintza-sorta zabala burutzeko modua ematen digu eta, dena esan behar bada, guztiz mugatuta aurkituko ginateke zoritxarrez belaunean lesioren bat izanez gero.
Gimnasioak: Entrenamendu eraginkorraren ardatzak
Ariketa fisikoa botikak bezala da: mesedea antzemango bada, egoki erabili behar dira. Sasoian jartzeko ez da aski gimnasio on bat aukeratzea. Ariketa fisikoak ahalik eta gehien aprobetxatu behar dira entrenamendua eraginkor izango bada eta apurka-apurka eta erantzukizunez egin, lesiorik gerta ez dadin.
Gimnasio eta kiroldegiak: Irudiak ez ezik, osasunak ere eskertzen du
Horrelaxe egiaztatzen du gimnasio pribatuek eta udal kiroldegiek udazkenero egiten dituzten matrikulazioen ugaltzeak. Jarduera fisiko bat praktikatzen hasteko, gastatu behar den dirua eta inbertitu behar den esfortzu fisikoa alferrikakoak izango ez direla bermatzeko, erabakiak hartu behar dira aurretiaz.
Ahalik eta probetxu handiena ateratzeko oinarriak
Ahalik eta probetxu handiena ateratzeko oinarriak
Yoga eta tai ji: Oreka ematen duten antzinako irakasgaiak
Gero eta zentro gehiagok eskaintzen dute aukera ekialdeko kultura aberatsetatik datozen antzinako irakasgai hauetara hurbiltzeko. Hainbat adituk Egiptoko eta Colonen aurreko Amerikako sinbologia eta artearen aztarnetan oinarrituta diotenez, yoga antzinako Atlantidan sortu zen, baina Indiako yoga maisuek hobetu eta zaindu dute mendez mende
Mendiko bizikletak
Ideia Europara esportatu zen eta ziklo kroseko bizikletetara egokitu, bizikleten hagun meheen ordez zabalagoak jarri eta pisua gehituta, makinarengan kontrol handiagoa eta mendian azkarragoa izatea lortzeko.
"Etxeko" modelo haietan abiatu zen mountain bike edo mendiko bizikleta izendatu zen bizikleta kontzeptu berriaren jatorria. Horren arrakastaz ez dago inolako zalantzarik dagoeneko: 1985az geroztik mundu guztian saldutako bizikleten %60 mendikoak dira, lurrezko bide edo bidexkatan zehar horien erdia baino ibiltzen ez bada ere.
Oinetako egokiak: oinekin aukeratu behar da, ez begiekin
Alde batetik bestera eraman eta egun osoan zehar gure pisuari eusten diote, sarritan takoi larregi, horma estuegi edo punta zorrotzegiarekin gainera, eta horrek lesio konponezinak eragin ditzake luzera. Eta hala ere, oso arreta gutxi eskaintzen diegu oinei, beste gorputz atalei baino gutxiago behintzat, gure osasunean eta ongizatean zenbaterainoko garrantzia duten ohartu gabe.
Gure organismoari oinarria eta euskarria ematea da oinen funtzioa, baina mugitzeko eta gelditzeko, ekintza erritmikoak egiteko, propultsiorako eta talkak moteltzeko eta orekari eusteko ere erabiltzen ditugu. Oso organo espezializatua dugu, beraz, eta bereziki zaindu eta arreta eskaini behar zaio. Eta oinetako egokiak erabiltzea da horretarako lehen urratsa.

Haurtzaro eta nerabezaroan kirola egitea: Onuragarria, garapen fisiko eta pertsonalerako
Gaixotasunak prebenitzen laguntzeaz gain, frogatuta dago maiztasunez kirola egiten duten nerabeek droga gutxiago kontsumitzen dutela.
Asko eztabaidatu izan da kirolak haurren hazkundean duen eraginari buruz. Zenbait adituk organismoarengan izan ditzakeen kalteak aipatu izan ditu, haur baten gorputza delikatua izanik eta hazkunde-prozesu betean aurkitzen denez, entrenamendu gogorregiek eta halabeharrez gertatzen diren kolpe txikiek gorputzarengan eragin negatiboa izan dezaketelakoan.
Baina inork ez du hori frogatzerik lortu, baina bai txikitatik maiztasunez kirola egitearen abantailak.
Sorospenak uda partean: Batez ere, zaude lasai
Intsektuen eztenkada edo ziztadak, zauriak, erredurak eta antzeko ezbehar txikiak ugaldu egiten dira uda partean.
Toki publiko gehienek badituzte sorosleak, erizaintzako tituludunak edo sendagileak: horiek, arrisku egoeran, osasun asistentzia azkar eta eraginkortasun handiz ematen duten arren, laguntza espezializatua ez dago beti eskuragarri. Beraz, oporraldiak honda diezazkiguketen ezbehar arinen aurrean nola jokatzea ere komeniko zaigu

Pilates metodoa: Muskuluak indartu, burua sendotu
Indarra, erresistentzia eta malgutasuna buru-kontrolarekin konbinatzen dira ariketa hauetan.
Lehen Mundu Gerran Joseph Pilates fisioterapeuta alemaniarrak, soldadu lesionatuak birgaitzeko hainbat ariketa mantso eta kontrolatuek osaturiko metodoa asmatu zuen. Bera preso harturik, denboran zehar indarra, erresistentzia eta malgutasuna buru-kontrolarekin konbinatzen zituen gimnasia metodo hura bere buruari aplikatu eta beste 500 ariketa erantsi zizkion.
Heimlichen maniobra: Azkar eta oso lasai jokatu behar da
Airebideak zerbait trabatu delako ixtea uste baino gehiagotan gertatzen da. Pertsona edadetuengan jatean gertatu ohi da, ohiz kanpokoa da objekturen bat izatea, baina haur eta jaioberriengan ahoan sartutako edozein objektu txikik airebideak trabatzearen koadro dramatikoa ekar dezake eta, garaiz eta zuzen tratatu ezean, heriotza ekar dezake.
Eztarria trabatu zaion pertsonari ez bazaio lauzpabost minuturen buruan laguntzen, inguruan eskuarki medikurik izaten ez denez eta biktima erietxe batera eramateko denborarik izaten ez denez, maniobra samur hau ezagutzeak bizia salba dezake.

Sorbalda minbera: marruskadurazko tendinitisa. Tratamendurik gabe senda ezin daitekeen lesio kronikoa
Sorbalda minbera esaten zaio koadro kliniko honi eta mina eta sorbaldaren mugikortasuna mugatzea eragiten ditu.
Gero eta kontsulta gehiago eginarazten du, gainera: biztanleriaren %4-%7 dago afekzio horrek jota, eta gizonezkoak izaten dira gehienetan. Pixkanaka-pixkanaka sortzen da: mugimendu jakin batzuk egindakoan edo gauez jartzen da mina hasieran. Baina min arina izaten denez, ez zaio behar bezala erreparatzen, harik eta egun batean mina latzagoa edo mugikortasun falta nabariagoa egiten den arte. Patologia luzea da, kronikoa, eta batzuetan kirurgiara jo behar izaten da. crónica y que en ocasiones precisa de intervención quirúrgica.

Ibiltzeko oinetakoak aukeratzea: Oinak lurrean
Bide arrunt batean pare bat ordu oinez egiteko zeinahi oinetako erosok balio du, baina egun osoan ibiltzeko, era guztietako bideak topatuko ditugula kontuan izanik, oinetako egokiak hautatu beharko ditugu, zapata horien aukeraren arabera sentituko baitira gure oinak.
Helburua, lesioei saihets egitea: Jaitsiera segurua egiteko pistak
Basoz inguratutako hegi elurtuan zehar eskiatzen jaistea ez da dagoeneko eliteen pribilegioa.
Joan den urtean Espainiako eski-estazioek sei milioi bisitari jaso zituzten, hots, 2002-2003 negutean baino %2 gehiago.
Joan den urtean Espainiako eski-estazioek sei milioi bisitari jaso zituzten, hots, 2002-2003 negutean baino %2 gehiago.
2010/05/12
Hiri-kirola: Txirrindularitzan
Eguraldi ederra iritsitakoan, hirietako kale eta parkeetan hiri-kirol izeneko horien jolastoki bihurtu dira.
Txirrindulari, ibiltari, footingzale, roller eta skater ugari dabiltza asfaltoan gustura asko eguzkia hartu eta kaloriak erreaz.
Bide batez, modu merke eta ekologikoan sasoi onean mantentzen dira.
Txirrindulari, ibiltari, footingzale, roller eta skater ugari dabiltza asfaltoan gustura asko eguzkia hartu eta kaloriak erreaz.
Bide batez, modu merke eta ekologikoan sasoi onean mantentzen dira.
Haur-ergonomia: Haurrak ere, bizkarreko minez
Hasia da ikasturtea eta hasia da, berarekin bat, ikasle jendearen artean bizkarreko gaitzak nozitzeko arriskua. Min horien zergatiak zorro eta motxilen gehiegizko karga, ordu gehiegi okerreko posturetan edota eserita ematea da.
Sorbaldako mina, egun, 11 urtetik beherako haurren %42k pairatzen du baina kopuru hori, 13 eta 15 urte artekoak aztertzean, %51raino doa mutikoetan eta %69raino neskatoetan.
Bizkar-zorro arinagoak, kirola, bizkarraldeko muskuluak indartzeko ariketak eta, esertzean, postura egokian egotea dira hartu beharreko neurrietako batzuk, gaztetxoen bizkarrek osasuntsu iraungo badute.

Neguko kirolak: Eskien gainean mugarik ez
Gabezia fisiko edo sentsorial larriak nozitzen dituzten pertsonek ere goza dezakete elurretako kirolen praktikaz
Pistan, eskiatzailea eserita, eski bakarraren gainean jira eta biraka ikustean edo, bikote batek elurretan bi lerro paralelo perfektu uzten dituenean, itsu-mutilaren arrastotik... geuk ere horrelako teknikaren jabe izan nahi genukeela pentsatu izan dugu askotan.
Horrelakoetan onartu beharrean gaude: kirolak berdindu egiten gaitu denok edo, hobeki adierazteko, esfortzua egiteko gaitasunaren arabera sailkatzen gaitu. Horrek ez du inongo zerikusirik mugapen motor, sentsorial edo intelektualekin.
Ariketa fisikoa: Gaur-gaurkoenak, forman egoteko. Borroka-arteak musika erritmoan: Body Combat
Gimnasia plegu berriak agertzen ari dira etengabe, era atseginean osasuna hobetzeaz kezkatuak dauden pertsonen eskakizunari erantzunez.

Forman egoteko alternatiba berriak bilatzen ditu geroz eta pertsona gehiagok. Beste herrialde batzuetatik (AEBetatik, adibidez) ekarrita, gimnasioaren moda -horrela deritzote soziologo batzuek- behin betirako finkatua dago Espainian: egun, hamar espainiarretatik seik praktikatzen dute kirolen bat. Estresari ihes egin eta egoera fisikoa, osasuna edo itxura hobetzea dira kirol zentroren batera ohi doazen pertsonek jartzen dituzten arrazoi nagusietako batzuk.

Borroka-arteak musika erritmoan
Body combat.
Entrenamendu aerobikoa, erresistentzia eta malgutasuna konbinatzen dituen programa honetan boxeo, kickboxing, karate, tai-txi, taekwondo, muay thai eta beste hainbat borroka-artek berariazkoak dituzten teknika eta mugimenduak baliatzen dira, efektu bereziez apainduriko musikaren erritmoan gauzatuko den saio kolektiboan. Ukipen fisikorik ez dagoen arren -ispilu aurrean praktikatzen baita- ukabilkadak eta ostikadak eman behar dira, borroka eta entrenamenduak simulatuz.Arnasketa: Oxigenoa hartzeko modurik egokiena
Gaitz askoren prebentzioak -endekapenezko gaixotasun kronikoenak, batik bat-, pixkanaka osasuna galarazten diguten ohitura auto-suntsitzaileak aldaraztea agintzen du.
Ariketa egin dezagun, hobeki elika gaitezen eta beste hamaika aholkatzen digute baina oso gutxitan ematen digute aholkurik osasun ona mantentzeko funtsezkoa den aspektu bati dagokionez: egokiro arnasteaz, alegia.
Luze bizi gaitezke jan gabe, egun batzuk edan gabe, baina arnasarik hartzeke minutu gutxi batzuk baizik ez. Oxigenoaren menpeko dugu bizitza.

Malgutasuna, gaztetasunaren bermea
Gorputz gaztea, definizioz, gorputz malgua da. Urteen iragateak, bizimodu sedentarioegiak eta gaixotasunek malgutasunaren galera azkartzen dute.
Galtze hori ariketa praktikatu ohi izateak geldiarazten badu ere, badira beste formula batzuk, hori bezain eraginkorrak edo hobeak.
Muskulu-luzapenak, maiztasun erregular batez planteatuz gero, gorputza malgu mantentzeko eta zahartzearen eraginak geroratzeko formula egokia dira, adina eta egoera fisikoa gorabehera

Kristalezko meniskoak
Belaunak jasotzen duen kargaren %40 inguru meniskoek hartzen dute; kartilago hauek denboraren joana eta kirol-praktika intentsua biziki nozitzen dituzte.
Higadura urteek aurrera egin ahala eta traumatismoak, kirola praktikatzearen ondorioz, gazteen artean. Bizitzako gorabeherak belaunek orokorki eta hauetako funtsezko elementu diren meniskoek, bereziki, nozitzen dituzte beste ezerk baino areago. Horien egoera onak gure egonkortasuna eta ibileraren kalitate ona baldintzatzen ditu. Horra hor, hankabiko izatearren ordaindu behar dugun prezioetako bat.
Tendoietako mina
Oraingo molestia horiek min kroniko bilaka daitezke
Besaburuan, ukalondoan, eskuturrean... mina. Baita belaunean edo orpoetan, akaso.
Ez omen dago horiek zuritzen dituen kausarik, dagoeneko gogoan ez dugun esfortzu latz hura edo luzaro mugimendu berdin-berdinak errepikatzea.
Tendinitisa (tendoiaren hanpatze mingarria) izan daiteke horren kausarik normalena.

Suscribirse a:
Comentarios (Atom)